sábado, 29 de enero de 2011

Jon Kortazar sobre la antología ´Siglo XXI´

......
"Ipuinen inguruan bira"
.......
[...] Baina behin ipuinak irakurtzen hasi ostean gogora ekarri behar dut Gemma Pellicerrek eta Ferando Vallsek atondu duten Siglo XXI. Los nuevos nombres del cuento español actual, bilduma miresgarria. Badakit jakin, eta gainera nahiko argi adierazten da sarreran, polemika puntuz ozpindurik agertzen dela antologia. Gaur eguneko egora –zorionez- polemikaz beterik agertzen da Espainiako narratiba. Ezagunak eta gaur-gaurkoak. Alde batetik Nocilla taldekoak daude, Agustín Fernández Malloren nobelagintzarekin eta Eloy Fernández Portaren alderdi teorikoarekin. Gainera, euren lana plazarik plaza erakusten dute performance baten bidez, eta musika, bideoa eta hitza batu dituzte beren lana liburutik kanpo ezagutarazteko. Ospe handia lortu dute “Nocilla belaunaldia” deiturikoek, eta handik gutxira, bere inguruan ziren idazle batzuk haiengandik urruntzen hasi dira.
.......
Beste alde batetik Pellicerrek eta Vallsek beste idazle sorta hau dakarte literaturaren barnean beste paisaia batzuk direla adierazi nahiez. Antologia egileek tesia hau defendatu dute: hemen agertzen direnak dira gaurko ipuingintzaren eta kanonaren bidea sortzen ari direnak eta ez beste horiek, paperik paper, egunkaritik egunkarietara eten gabe gure sosegua hautsiz argazkiz argazki dabiltzanak. Tradizio literarioaren aldarrikapena da antologiak dakarrena. Eta oso hitz borobilekin esaten da hori: “Tradizio literariotik kanpo ez dago kontuan hartzerik merezi duen literatura duinik”. Beraz, tradizio literarioaren barnean kokatzen diren idazleak dira hemen aipatzen direnak.
.......
.......
Antologia bati buruz hitz egiten denean, bada ikerleen artean nahiko zabaldurik dagoen txantxa: bilduma lanei buruz hitz egiten denean hitzaurreak betetzen du hizpidearen tokia eta alde batera uzten dira aukeraturiko testuak, edo lanak aukeratzeko erabili diren irizpideen aipamena. Beraz, hitzaurreaz hitz egin ez dezagun oso laburra da Siglo XXI lanak duena, guztiz arina, bizi dugun XXI. mendeari buruz egiten den laburpena bezain azkarra. Oso goiz saihetsi dute bigarren kritika hori, irizpideak ez ematearena, alegia: “Antologia osatzeko irizpideak” deitzen baita. Hasiera-hasieratik dakigu zein den ikuspuntua eta nondik egin den ikuspegiaren hautapena: garaiaren musika pluritonala sortuko duten ahotse desberdinen bilduma egitea da aukeraren helburu nagusia. Bada zentzu horretan beste detaile polita: ipuinek baino toki txikiago –eta letra txikiagoz- dute idazleen poetikek, eta garrantzia zer duen garbi adierazten da.
Izenen artean badira lehendik ezagun eta gainera adiskide duguna: Hipólito G. Navarro. Ezagunak genituen baita ere, Ángel Zapata, Jon Bilbao, Andrés Neuman edo Ricardo Méndez Salmón. Kalitate handiko ibilbidea egin dutenekin batera agertzen dira ipuingintzaren barnean bide berriak zabaltzan ari direnak.
.......
Antologia batek egin behar bi ditu: bata, irakurtze gogoz ustea irakurlea, eta zentzu horretan antologia egileen lanaren ezagutzan lehen pausoa izan beharko litzateke; bestea, pluraltasuna, estetika desberdinen agerbidea izatea. Eta biak ongi betetzen baditu ere aukeraketa horrek, ez naiz lasai geratuko antologia hau ezagutza bide dela esan gabe. Bere tonu ugariengatik, bere estetika desberdinen agertoki izateagatik, mundua agertzeko moduen desberdinagatik, aukera ederra da gaur egun diren idazle berrien munduaren erakusgarri hau: Siglo XXI. Los nuevos nombres del cuento español actual.
.......
* En la foto, Jon Kortazar, autor de la reseña publicada en El Correo, 22 de enero del 2011.
.......

2 comentarios:

Anónimo dijo...

M'ha agradat molt. En Jon Kortazar és una persona molt aguda. Felicitats pel blog, Fernando. ^^

Lorenzo

elzo dijo...

Más claro agua.